"Bazen
behin, urrutiko mendi batean bizi zen zuhaitza.
Zuhaitz
horrek hamaika zuhaitz zituen lagun, baina lagun berezia ere
bazeukan, goroldioa.
Goroldioa
beti Iparralderantz begira zegoen, pentsatzen baitzuen goroldioak
Iparraldean bizi zirela eta egunen batean etorriko zirela bere bila.
Egun
batean, zuhaitzak goroldioa aurkitu zuen harkaitz batean negar
egiten:
-
Zergatik zaude hain triste? - Galdetu zion zuhaitzak.
-
Hemen daramatzat urteak Gabonak inorekin ospatu gabe, eta etsita nago
itxaroteaz - erantzun zion goroldioak.
-
Ez larritu! Nahi baduzu, gurekin gera zaitezke, eta Gabonak gurekin
igaro.
-
Iufa! Pozaren pozez joango naiz zuekin!
Eta
horrela, goroldioa zuhaitzaren enborrean bizi izan zen, eta ez zuen
sekula bakarrik egon."
Iñigo
BASOAN
GALDUTA
Hainbat
egun jarraituetan zehar euria egiten ari izan zen. Baina goiz hartan
zerua urdin-urdin zegoen. Egun egokia zen perritxiko eta onddoak
hartzeko. Perretxikoak eta onddoak asko gustatzen bazaizkit ere,
basora joaten naiz, batez ere, deskonektatzera.
Horrenbestez,
arrapaladan irten nintzen baserritik etabasoaren sakontasunean sartu
nintzen. Hainbeste onddo aurkitu nituen, non galdu
bainintzen. Ai ene! Zer egin nezakeen? Mugikorra ahaztu zitzaidan
baserrian. Oso urduri nengoen eta ezin nuen pentsatu. Lasaitzeko,
lizar baten itzalaren azpian eseri nintzen.
Momentu
hartan ohartu nintzen: goroldioa. Bai, nola ez, goroldioak zeukan
konponketa. Goroldioa beti Iparrerantz hasten da. Ederto! Nire
baserria Iparrean zegoen. Salbu nengoen. Gero esango dute
natura-dokumentalek ez dutela ezertarako balio.
Alberto
Ez
izan alferra.Goazen goroldio bila!Hitz hauek esnarazi naute,gaur
ere,urtero bezala.Munduko altxorrik baligarrienetarikoren baten bila
joango bagina bezala,intentsitate handiz!
Baserriko
eskailerak hain bizkor jaisten nituen,non zaila egiten zitzaidan ez
erortzea.Gabonetako egun magiko hauetan,begiradak piztuta,ilusioz
gainezka, zati berde eta heze hura hartzeko prest geunden.
Bidean,aititeren
historien txoratzen ninduten,nola lortu zuen amonarekin
ezkontzea,nahiz eta hamaika ezkongai izan!
Eta
gero,baserrira bueltatzean,amona gure zain,jaiotza
jartzeko.Ahaztezina!
Diote
aldi joana ez dela itzultzen,alabaina gaur zure hitzak nire burura
itzuli dira.Gaur,ordea,itxaroten nauena Iker da,irrikaz.
Virginia
Bazen
behin, zuhaitz bat bere bizitzan mendiz mendi ibiltzen ari zena.
Mendi guztietan ez zuen lortu lagunik egitea.
Horregatik,
aukeratutako azken mendian geratu zen, bizitzeko. Berak pentsatu zuen
zerbait arraroa zeukala, zuhaitz guztiak marroiak ziren.; bera,
ordea, berdea zen eta ez zekien zergatik. Berdea bazen ere, oso ondo
sentitzen zen, bere itxurarekin; besteekin ez egoteko, amorrua
zeukan. Egun batean, esnatzean, onddoak bere ondoan zeuden eta esan
zioten: Ze goroldio polita daukazun! Orain, zurekin bizi nahi genuke
betiko.
Bukatzeko,
zuhaitza konturatu zen azken aukera ezinhobea izan zela eta bera
besteak bezalakoa zela.
Andrea
Zekor
galdu batek bere amak esan ziona gogoratu zuen, etxeko bidea aurkitu
nahian zegoenean: `Gure etxea aurkituko baduzu jarrai ezazu ibaiak
dakarren ura bokalera arte´.
Baina, hankak nekatuta zeuzkan, eta
bere inguruari begirada emanez, konponbide bat aurkitu zuen. Bi adar
hartu eta goroldioa ipini zion gainean; ondoren, uretara bota
eta bere asmakizun gainean jarri zen salto batez.Hori bai ideia ona! `Goroldio leunaren gainen atseden har dezaket, urak nire etxera naraman bitartean´pentsatu zuen.
Aitor
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina