ERRIGORA EGITASMOA
ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko
nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretakoak
propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz.
Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara
behartzen
ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona
no vascofona” izendatu euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada
ekonomikoa ematea ere badu helburu.
Horretara dator “NAFAR
HEGOALDEKO UZTA; EUSKARARI PUZKA” kanpaina. Aek, Sortzen eta Ikastolen
Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarearen elkarlanaren emaitza da
kanpaina hau.
50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako
saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan
ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko
prezio berean! baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari
bideratuko zaiola herritar askoren lan bolondresari esker.
Bidelagun ditugun euskalgintzako eragileen irizpideei jarraituz aurten bilduko dugun dirua 3 proiektu zehatzetara da:
– Egoera larrian den Lodosako ikastolara
– “Euskaraz bizi eta ikasi” herri ekimenera
– Erriberako helduen euskalduntzea mantendu eta zabaltzera
Zure euskaltegian duzu eskaria egiteko aukera azaroaren 14a arte eta gero bertan jasoko duzu saskia.
Merezi du, ezta?