ABESTIAK


Kaixo lagunak, zuek badakizue ni Sardiniakoa naizela, horregatik sardieraz abesti bat aukeratu nahi izan dut, nire burua ordezkatuta ikusten dudalako.

Orain azalduko dut nire abestia; bere izenburua “No Potho Reposare” da, bere esanahia “Ezin dut Atsedenik Hartu” da.
Abesti honen melodia Giuseppe Rachel musikagileak 1920an idatzi zuen, eta testua Salvatore Sini poemagileak idatzi zuen. Gero Sardiniako abesti tradizional bat bihurtu da.

No Potho Reposare Sardinia erdialdeko sardoz, deituta Barbaricino, idatzita dago. Abeslari askok abesti hau abestu dute, baina bertsio hau Andrea Parodirena da.
Andrea Parodi oso abeslari famatua zen, Sardinan eta Italian, baina zoritxarrez hilik dago.

Abesti hau maitasun gutun bat da. Maitemindu batek bere maitaleari zenbat maitatzen duen esan nahi dio. Hark ezin du atsedenik hartu, beti hurari buruz pensatzen ari delako.
Eta hark zeruari, izarrak, eguzkia eta aingeru baten espiritua lapurtu nahi dizkio, bere maiteari mundu eder bat egin nahi diolako.
Modu honetan esaten dio maite duela eta betirako izango dela.

No Potho Reposare niretzat oso esanguratsua da, entzuten dudanean nire irla gogoratzen dudalako eta orain nire aitaren oroitzapena esnatzen du ere bai.
Gainera, nire ezkontza egunean, nire familia eta lagunek abestu didate.

Eskerrik asko denoi nire azalpena entzuteagatik, espero dut nire abestia gustatzea.

ANNA


https://www.youtube.com/watch?v=aHwbmEViFh4



Kaixo denoi, gaur Txikitita abestiari buruz hitz egingo dizuet.
Abesti hau aukeratu dut asko gustatzen zaidalako, beno egia esateko, nire aitonari asko gustatzen zitzaion. Abesti hau entzuten dudanean, beti bera gogoratzen dut.
ABBA taldeak Txikitita abestia egin eta abestu zuen. Talde hau Estokolmon sortu zen, mila bederatziehun eta hirurogeita hamabian (1972) eta sei urte beranduago Txikitita idatzi zuten. Kanta hau hizkuntza askotara itzulita izan da eta abesti herrikoi bihurtu da.
Nik uste dut saio baten telebistarako burulerro izan zela, "Mas vale prevenir" saioa izan zen.
Abestia neska bati buruz hitz egiten ari da, norbaitek neska txikia kontsolatu nahi du, hura oso triste dagoelako. Nahiz eta minari eta beldurrari buruz ari den, abestiaren amaierak esaten digu aurrera jarraitu behar dugula.
Amaitzeko esan nahi dut, ABBAK abestia eman zuela UNICEFen KONTZERTU baterako, horrela diru guztia irabazitako munduko umeentzat izan zen.
Beno espero dut nire azalpena asko gustatu izana, eskerrik asko denoi entzuteagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina