IKASLEEN TXOKOA




Filma: I, Tonya

Zuzendaria: Craig Gillespie

Aktoreak: Margot Robbie, Sebastian Stan, Allison Janney, Caitlin Carver, Julianne Nicholson.

Herrialdea: AEB

Urtea: 2017
Printzesa txonia

Benetako gertaera batean oinarritutako istorioa kontatzen digu film krudel bezain erakargarri honek. Tonya Harding izotz gaineko patinatzailea langile klaseko familia batetik zetorren, bere ama bihozgabearen itzalean egon ohi zen eta garaiko nesken prototipotik at zegoen, baina bere berezko talentua ukaezina zen. 1994. urtean, gertaera larri baten errua Tonyaren inguru hurbilari leporatu zioten, eta, horrekin batera, bere arrakastaren gainbehera etorri zen.

Pelikula ausarta, garratza, gogorra eta, zenbaitetan, dibertigarria ere bai. Ospearen munduan mantentzeko pertsonek egin dezaketenaren inguruan hausnartzera eramango zaitu filmak.

Margot Robbi aktoresak egindako interpretazioa sekulakoa izan da, ezinezkoa egingo zaizu begirada bere gainetik kentzea. Printzesa txoni honen bizitzak ez zaitu epel utziko.

Amaia
 
 
 
BOHEMIAN RHAPSODY
 
Zuzendaria: Bryan Singer

Aktoreak:: Rami Malek, Lucy Boynton, Gwilym Hardy, Joseph Mazello, Aidan Gallen, Tom Hollander, Myke Myers. AEB,2018.

Erregina agertokira berriro itzuli da, inoiz joan ez balitz bezala. Rami Malekek lan ederra egin du Fredy Merkuryri bizia ematen, bazirudien pelikularen protagonista Fredy bera zela, eta ez aktorea.
Filmak Fredy Mercuryren eta Queenen istorioa kontatzen du. Musika-banda sortu zenetik Wembleyn egindako izugarrizko kontzertura arte. Gainera, Fredyk izan zuen bizitza sentimentala aipatzen du, bai eta ospatu zituen festak eta desfaseak, non drogak, alkohola eta sexua zeuden.
Kritikaren aldetik, oso iritzi onak izan ditu. Nahiz eta kritika profesionalek nota bikainak ez eman, ikusleentzat lan dotore izan da. Horren eraginez, Bohemian Rapsody filmak bi sari irabazi ditu; urrezko puxgarria pelikula hoberenarentzat eta urrezko puxgarria aktore hoberenarentzat.
Beharbada, ikusleak Fredy Merkuryren bizitza pribatuaren informazio gehiago faltan sumatuko du.

Show must go on    
Aitor
 
 

 
LABIRINTOAREN KORRIKALARIA

SAILKAPENA: FIKZIOA


ESKALA:***


Film honen informazioa “eCartelera”n ikrakurritakoa da, trilogia baten lehenengo filma da, 2014an argitaratua, eta gazte kuadrila baten biziraupenak kontatzen ditu.
Filma hasten da gazte bat igogailu batean dagoenean, eta igogailu horrek uzten du zelai batean; han, hogei gazte duela hiru urte bizi dira. Zelai hori labirinto baten barruan dago, eta haiek handik ateratzen saiatzen dira. Baina, dirudienez, proba batzuen parte bat dira; hori dela eta, oso zaila da handik bizirik ateratzea.
Nire ustez, fikzio pelikula arrunta da, baina entretenigarria, gomendatzekoa; igande euritsu batean etxean ikusteko modukoa. Film hau argitaratu zenean, “Crepusculo” modan zegoen, eta, horregatik, produktoreek atera zuten, trilogia krepuskuloren epelkeriarekin alderatzeko.

ARRATE
 
 
 
 
Ralfek Internet apurtzen du

Disney, 2008 / Animazio-zinema Ekoizlea: Clark Spencer.

2012an Disneyk Rompe Ralf filma estreinatu zuen zinemetan. Film horrek ohartarazi zigun Disneyk bere produkzioak berritu egingo zituela. Hots, handik urrera, filmen argumentuak erabat aldatu dituzte; esate baterako, printzipe eta printzesak, baita heroiak ere, eguneratu ditu, estereotipoetatik ihes eginez. Arrakasta itzela izan zuela-eta, estudioak bigarren partea egitea erabaki zuen, kasu, Ralfek Internet apurtzen du.
Ekoizle erraldoiaren film berriak protagonista berberak dauzka. Alde batetik, Ralf dago; berak, bideo-jokoen antiheroi doilorra bada ere, ona izan nahi du; bestalde, bere lagun mina, Vanellope von Shweetz, irudizko printzesa guztiz desberdina da. Biok batera Interneten sartzen dira; mundu hunkigarri eta ezezagun horretan, neskaren bideo-jokoko bolante berri baten bila. Izan ere, bolanterik gabe, neskatxoa kale gorrian geratuko da. Xedea lortzeko, bikote bitxiak Interneteko bizilagunen laguntza beharko du.
Bere ekoizlearen hizketan, Clark Spencer, film berriak aurriritziak eta ezarritako eskemak apurtzen ditu berriro. Orain, Disneyren betiko printzesei kritika ikaragarria egiten die horrek. Horrez gain, beraien ahalmenak berreskuratzen dizkie; alegia, talde sortzaileak galdutako boterea ematen die, beren burua zain dezaten, betiko gizon salbatzaile eta indartsuen laguntzarik gabe.
Autokritika hori ontzat hartu dute, horrek esan nahi baitu Disney saiatzen dela emakumeen eredu zahar eta kaltegarria baztertzen.
Oro har, esan dezakegu film moderno eta estereotipoetatik urrun dagoen hau ikustera joatea merezi duela, bai
umeentzat, bai helduentzat.   
 
 CRISTINA
 
 
 
 
 
Glass

Zuzendaria – M. Night Shyamalan
Aktoreak – James McAvoy, Bruce Willis, Sammuel L. Jackson, Sarah Paulson.
Data – 2019 / Genero Fantastikoa

Londreseko Kritika Elkarte Film Sarietako izendepen bat jaso du.
Shyamalanek zuzenduriko Multiple filmaren jarraipena da. Itzal handiko aktoreek egindako film honek ez dauka zerikusirik aurreko filmarekin. Nahiz eta James McAvok egindako pertsonaiaren istorioa jarraitu, Glassen gehien azaltzen den gaia ez da beraren nortasun ezberdinetako arazoa, superahalmenak baizik.
Nire ustez, hanka-sartze nabarmena izan da. Hain interesgarria zen nortasun ezberdinetako zera, non ez nuen espero superahalmen arteko borroka ikusiko nuenik. Zentzurik gabeko gidoia deritzot.
Hartu dudan ezuste txar hau nire errua dela aitortu behar dut. Film honen generorik ere ez nuen egiaztatu zinemara joan baino lehen, eta, horregatik, etsipen handia jaso nuen ikustean. Drama eta genero fantastikoan kokatuta dagoen film hau justu hori da, film fantastikoa.
Bruce Willisek eta James McAvoyk pelikula osoa ematen dute bata bestearen kontra borrokan. King Kong filma ikusten ari nintzela iruditu zitzaidan, komiki bat ematen zuen. Horixe da, hain zuzen ere, Shyamalanek nahi zuena.
Hala ere, nire ustez, eta bere film guztiak ikusita, uste nuen komikian oinarritutako baino film askoz bereziagoa egiteko gai zela…
Laburbilduz, genero honetako pelikuekin alderatuz, film bitxia eta interesgarria da; baina ezin dut esan espero nuen filma dela. Agian neure buruak asmatu zuen pelikula interesgarriagoa zen Shyamalanek egindakoa baino.

LETICIA
 
 

Les Misérables

Zuzendaria: Tom Hooper
Aktoreak: Hugh jackman, Anne Hathaway, Russel Crowe, Eddie Redmayne, Amanda Seyfried
Generoa: musikala, erromantzea, drama, historikoa
Herrialdea: Erresuma Batua, AEB, Frantzia / Urtea: 2012

Victor Hugok idatzitako eleberrian eta musikalean oinarritzen da Hooperen filma. Haren inguruan jasotako kritika onek eta duen Hollywoodeko aktore-zerrenda ezinhobeak hainbat sari eta nominazio izatera bultzatu du; hala nola, emakumezko aktore onaren Oscarren lorpena, baita film, soinu eta makillaje onenarenak ere.
Jean Valjean konbiktu ohiaren istorioa kontatzen du, 1815ean Frantziako herrixka bateko alkate bihurtzen dena. Horrekin batera, hilzorian zegoen Fantinen alabaren kargu geratzea onartzen du, Cosetteren kargu, alegia. Baina iheslaria denez, Valjeanek Javert izeneko polizia-inspektorearen jazarpenetik ihes egin beharko du. Istorioak 17 urtetan zehar gertatutako desoreka politiko eta sozialen berri ematen du, eta Frantziako 1832ko Ekaineko Iraultzarekin amaitzen da.
Makina bat sentsazio sorrarazten dituen filma da Les Misérables, pertsonaiek bizitako egoreak norberarengan islatzeko gai baita. Hunkigarria eta musikaz gainezka, gai mordo ditu filmak, bi ordu eta erdi bolada batean pasatzea ekartzen duena.
Musikal moduko filmak zure gustukoak badira eta drama-generoaren maitalea bazara, Les Misérables ikustera animatzen zaitut.

LORENA
 
 
 

BLACK IS BELTZA

Zuzendaria: Fermin Muguruza
Aktoreak: Unax Ugalde, Isaach DeBankolé, Iseo, Sergi López, Emma Suarez, Maria de Medeiros, Oscar Jaenada, Ramon Barea, Rossy de Palma, Iban Rusiñol, Sergio Arnau.

Proiektu bat hutsetik hastea ez da gauza erraza, are gutxiago finantzazio modurik ez badago. Horrelako egistamoak egiten ditu askotan Fermin Muguruzak, Black is beltza-ren zuzendariak. Aldi honetan, beste pausu bat eman du musikari honek. Ekoiztu duen filma marrazki bizidunekoa izan da.
Black is beltza pelikula 60ko hamarkadaren bigarren zatian dago oinarrituta; une hartan historiko izan ziren momentuetan, hain zuzen. Iruñako erraldoien konpartsa New Yorkera desfilatzera gonbidatu dute. Gure protagonista, Manex, erraldoi beltza baten eramailea da, baina portura ailegatzean, desfilatzea debekatzen diote poliziek, erraldoia beltza dela eta. Hortik aurrera, Manex bidaia luze eta ikaragarri batean murgiltzen da hamarkada horretan mundua aldatu zuten mugimendu iraultzaileetan.
Aktore famatu askoren laguntzari esker, Muguruzak proiektu bizia eta hunkigarri bat sortu du, non historia eta musikaren ikaskuntza batera doazen. 
 
Ezinbesteko filma.


MIKEL
 
 
 

MARY POPPINSEN ITZULERA

URTEA: 2018.
HERRIALDEA: Estatu Batuak.
ZUZENDARIA: Rob Marshall.
AKTOREAK: Emily Blunt, Dick Van Dyke, Angela Lansbury.

Mary Poppins Michaelen bizitzara, orain aita alarguna, eta bere seme-alaben bizitzara itzultzen da. Haurtzaina bere lagun Jackekin etorri da. Jack oso baikorra da. Michael, zorra ordaintzen ez badu, bere etxetik botako dute. Mary Poppins Michaeli laguntzeko asmoa heltzen da.
Oso ikuskizun musikal onak ikus ditzakegu, musika eta dantzak ezin hobeak dira. Baina garrantzitsuena da utzitako hausnarketa. Hau da, hazten garenean, ume izatea nolakoa den pentsatzeari uzten diogu.
Filma ez da antzinako beste bertsio bat, eta bere zuzendaria, Rob Marshall, izugarrizko eszena berriak sortzeko kapaza izan da.
Nork ez du esan inoiz “supercalifragilísticoespialidoso”? Film dibertigarria eta hunkigarria da, familia osoarekin ikusteko modukoa.

NOELIA

4 iruzkin:

  1. "Garagardoa osasuntsua" artikulua ezin izan dut topatu, EiTBren web-gunea ateratzen baitzat.

    ErantzunEzabatu
  2. Orain bai, artikulua irakur dezakezu. Mila esker Fernando.

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961

    ErantzunEzabatu
  4. Ez dakit nola haurdun dauden arazoak konpontzen laguntzeko modurik bila dabilen jendeak denbora bilatzen duela Amerikako jaiotako gehienak Dr. Wealthy-ren laguntzaz hitz egiten duenean. Begiratu nion neure haurdunaldia 6 urteko ezkontza baino gehiagorik ez nuen espermatozoide txikia dela eta senarra ematera heldu zitzaidanean, eta hori da nire senarraren arazoa lagunduz. Nire izena Stacy Williams Idahoko (AEB) da. Edozeinek eta ortatze-gurpilen laguntzarekin behar dituzten guztiei aholkatuko nizuke beren doktoregatik edo posta elektronikoz aberastasunaren benetakoa izanez gero bere aberatsa atzera egitea edo aberatsa Dr. Nire senarra eta ospitale desberdinetara joan ginen, haurdun gelditzen ari zitzaidan errua zela pentsatuz. Hala ere, ospitale federalean ere aztertu zuten eta espermatoiaren zenbaketa txikia izan zen eta ezin izan zuen emakume bat haurdun lortu gizonezkoen antzutasunaren ondorioz. Garai hartan haurdun gelditzen ari nintzela sortzen nuen orduan, eta Woody doktorearekin harremanetan jarri nintzen eta behin eta berriro arazoa konpondu nuen. Berehala erabili behar zuela esan zidan ordainduta, haurdun gelditu nintzen senarra lo egin ondoren. Konfiantza gizon hori izateko giltza da eta zure arazoa behin eta berriz konponduko du. Uste dut% 100. Oso erreala da sorginkeriaren eta kontzepzioaren kasta-sortzaile baten laguntzarekin. Bikiak sortu ditut eta baliabide hau erabiltzen dut Dr. 6 urte zain igaro ondoren, azkenean nire haurtxoak nirekin. Emaila: wealthylovespell@gmail.com edo Whatsapp zion. +2348105150446 zure ezkontza gordetzeko eta familia zoriontsu izan

    ErantzunEzabatu