2016-09-07

AEK %100 AFEKTIBOA


Kaixo, lagun!

Zer moduz pasa duzu uda? Praktikatu duzu euskara etxekoekin nahiz lagunekin? Ikasitakoa praktikan jarrita, pozik egongo zara, dudarik ez! AEK, % 100 afektiboa.
Urtero bezala, euskara irakasteko modu afektiboa aurkituko duzu. Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta, lortuko duzu etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan- egoera hobetzea, bilatzen ari zaren euskara-maila eskuratzea... hau da, euskara ikasteko modu efektiboa aurkituko duzu. AEKn, zure eskariari erantzungo dion eskaintza aurkituko duzu: eskolak euskaltegian, autoikaskuntza, on-line ikastaroak, barnetegiak, mintzapraktika taldeak eta jarduerak, maila ofizialak, AIZU! Aldizkaria...

Zuretzat nahiz zure inguruan euskara ikasi nahi duen ororentzat.

Laster arte, hasi da-eta izena emateko garaia.

2016-09-05

MATRIKULAZIO KANPAINA HASI DA!!!!!



%100 AFEKTIBOA.
Horrelakoa da AEKn eskaintzen dugun irakaskuntza. Matrikula zabalik dago, etorri Portugalete eta Santurtziko euskaltegietara informazio bila, edo sakatu hemen gure eskaintzaren berri izateko.