KORRIKA DENDA ZABALIK
Portun zabaldu dugu Korrika materiala eskuratzeko denda, hemen daukazue behar duzuen informazioa.
Laguntzaile egiten diren guztiek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzte.
Halere, gu
izateko jendea behar da, hizkuntza- komunitatea osatu behar da. Ezinbestekoa da
euskarak iraun dezakeen komunitate bakarrean, hizkuntza-komunitate horrek duen
lur eremu bakarrean, Euskal Herrian, euskara eta hizkuntza-komunitatea
indartzea. Eta badakigu hori lortzeko ezinbestekoa dela euskararen berezko
lurraldean bizi eta lan egiten dugun guztiok euskara ezagutzea. Are gehiago,
ezinbestekoa izateaz gain, eskubidezkoa ere bada, inor bertan biziko bada,
euskara ezagutzeko eskubidea izatea. Euskara jakitea eurak aberastea baita,
aberastea ezagutzaz, aberastea esperientziaz, aberastea harremanez, bai eta
mundu ikuskeraz ere. Ez da justua inori hori ukatzea.