2014-01-28

TXOOOOOOOOTX!



BADATOR, BADATOR AEKren sagardotegirako txangoa! Badakigu asko eta asko gure zain egon zaretela.

OTSAILAREN 22an urtero bezala LARREGAIN sagardotegian afalduko dugu (ummm, ze txuleta gozoak!!) baina lehenago Hernanin poteoa egingo dugu, noski!
Izena emateko Santurtzi edo Portuko euskaltegietara hurbildu otsailaren 19a baino lehen. (38€)
Autobusak Santurtziko parketik eta Portugaleteko Erkoreka aurretik aterako dira arratsadeko 5etan. Betiko moduan sagardotegitik botatzen gaituztenean (ordubata aldera) herrira itzuliko gara eta parranda ezkerraldean bukatuko dugu. 

Euskaltegiko ikasleak, ikasle ohiak, berbalagunak, euskalakariak... denok duzue lekua. 


ANIMA ZAITEZTE !!!