2012-12-04

BADATOR KORRIKA 18


Korrika 18 martxoan gure herrietara helduko da; beraz, hasi gara prestatzen: arropa, kanta, eta laguntzaileak.


Baina ZER DA KORRIKA?


“Korrika bi urtez behin antolatzen dugun ekitaldia da. AEK-k antolatzen du eta Korrika joango gara herriz herri, Euskal Herri guztia zeharkatu arte, bai eskualde eta herrialde guztietatik pasatuko gara.
Korrika antolatzeko batzordeak antolatzen ditugu herri guztietan eta batzordeak erabakitzen du herri horretan zer egin: bertso afariak, jaialdiak, kontzertuak… eta dirua biltzea, dirua biltzen dugu eta diru honekin Iparraldean eta Nafarroan euskaltegi bi erosiko ditugu, euskaltegi berriak.
Korrika ez da geldituko, ez egunez, ez gauez ere, egun guztietan zehar Korrika arituko da jendea, testigu bat izango duteberaien eskuetan eta testigu horren barruan mezu bat izango da. Mezu hori azken egunean irakurriko da festa nagusian. Aurten festa hau Baionan egingo da, Korrika aurten Gasteizetik Baionara izango da, hamaika egunetan zehar gelditu gabe arituko da.
Korrikak norbait omentzen du urtero eta aurten Bertsolaritza omenduko du. Bertsolaritzaren omenaldi hau Kursalen egingo da eta Bertsolariak omenduko ditugu, beraiek bertsolaritzaren antologia bat prestatu dute guretzat eta ikuskizun aparta izango da.
Korrikaren barruan Korrika kulturala antolatzen dugu eta Korrika kultural honek kulturarekin loturik dauden ekitaldi eta jai diferenteak antolatzen ditu. Esaterako Lluis Llach Bilbon egongo da.
Munduko musikak, mundu guztiko musika batuko dugu Euskal Herrian aurten eta herri  diferenteetan izango dira, bai Bizkaian, Araban, Gipuzkoan, Nafarroan, Iparraldean eta denetan munduko musika sustatuko dugu.
Komediaka antzerkia ere aurten primizia izango da, Euskal Herriko antzezle nagusiak AEK-rentzat, Korrikarentzat bereziki prestatutako antzezlan oso-oso polita daukagu aurten eta Korrika bi urtez behin antolatzen den ekitaldia da eta honekin euskara kalera atera nahi dugu jendeak ikus dezan zer garrantzitsua den euskara. Horrela, jendea animatu egingo da euskara ikastera euskaltegietan, barnetegietan, gau eskoletan eta Korrikarekin batera aurten euskara kanpoan egongo da hamaika egunetan zehar eta aurtengo lelo berria hau izango da: Mundu bat euskarara bildu.”


EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE!

Laguntzaile egiten diren guztiek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzte.
AEKren eta Korrikaren esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da, baina bene-benetan garrantzitsua dena zera da, bi urterik behin, 12 euroren truke, 50 zentimo hilean, Korrika laguntzailea izatea eta Korrika eta AEK laguntzea.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa.





 Eta Kanta ezagutzen duzue? Korrika 18ren  abestia Esne Beltzak egin du. Jarraian bideoklipa daukazue.