2012-12-17



KORRIKA DENDA ZABALIK

Portun zabaldu dugu Korrika materiala eskuratzeko denda, hemen daukazue behar duzuen informazioa.


2012-12-04

BADATOR KORRIKA 18


Korrika 18 martxoan gure herrietara helduko da; beraz, hasi gara prestatzen: arropa, kanta, eta laguntzaileak.


Baina ZER DA KORRIKA?


“Korrika bi urtez behin antolatzen dugun ekitaldia da. AEK-k antolatzen du eta Korrika joango gara herriz herri, Euskal Herri guztia zeharkatu arte, bai eskualde eta herrialde guztietatik pasatuko gara.
Korrika antolatzeko batzordeak antolatzen ditugu herri guztietan eta batzordeak erabakitzen du herri horretan zer egin: bertso afariak, jaialdiak, kontzertuak… eta dirua biltzea, dirua biltzen dugu eta diru honekin Iparraldean eta Nafarroan euskaltegi bi erosiko ditugu, euskaltegi berriak.
Korrika ez da geldituko, ez egunez, ez gauez ere, egun guztietan zehar Korrika arituko da jendea, testigu bat izango duteberaien eskuetan eta testigu horren barruan mezu bat izango da. Mezu hori azken egunean irakurriko da festa nagusian. Aurten festa hau Baionan egingo da, Korrika aurten Gasteizetik Baionara izango da, hamaika egunetan zehar gelditu gabe arituko da.
Korrikak norbait omentzen du urtero eta aurten Bertsolaritza omenduko du. Bertsolaritzaren omenaldi hau Kursalen egingo da eta Bertsolariak omenduko ditugu, beraiek bertsolaritzaren antologia bat prestatu dute guretzat eta ikuskizun aparta izango da.
Korrikaren barruan Korrika kulturala antolatzen dugu eta Korrika kultural honek kulturarekin loturik dauden ekitaldi eta jai diferenteak antolatzen ditu. Esaterako Lluis Llach Bilbon egongo da.
Munduko musikak, mundu guztiko musika batuko dugu Euskal Herrian aurten eta herri  diferenteetan izango dira, bai Bizkaian, Araban, Gipuzkoan, Nafarroan, Iparraldean eta denetan munduko musika sustatuko dugu.
Komediaka antzerkia ere aurten primizia izango da, Euskal Herriko antzezle nagusiak AEK-rentzat, Korrikarentzat bereziki prestatutako antzezlan oso-oso polita daukagu aurten eta Korrika bi urtez behin antolatzen den ekitaldia da eta honekin euskara kalera atera nahi dugu jendeak ikus dezan zer garrantzitsua den euskara. Horrela, jendea animatu egingo da euskara ikastera euskaltegietan, barnetegietan, gau eskoletan eta Korrikarekin batera aurten euskara kanpoan egongo da hamaika egunetan zehar eta aurtengo lelo berria hau izango da: Mundu bat euskarara bildu.”


EGIN ZAITEZ LAGUNTZAILE!

Laguntzaile egiten diren guztiek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzte.
AEKren eta Korrikaren esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da, baina bene-benetan garrantzitsua dena zera da, bi urterik behin, 12 euroren truke, 50 zentimo hilean, Korrika laguntzailea izatea eta Korrika eta AEK laguntzea.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, AEKren euskaltegietan eska ditzakezu pina, txartela eta katalogoa.





 Eta Kanta ezagutzen duzue? Korrika 18ren  abestia Esne Beltzak egin du. Jarraian bideoklipa daukazue.

 
 




2012-11-19




Euskaraz bizi nahi dut, duzu, dugu; horixe delako nire hizkuntza. Natural sentitzen dudana, natural egiten dudana eta egiten nauena. Euskalduna naiz eta hala izan nahi dut gero ere. Ez da ordea, osoki nire, zure, gure esku dagoen zerbait.

Hizkuntza zerbaiterako bada, harremanetarako, komunikatzeko da. Pertsona desberdinen urteetako harremanak egituratzeko eta batzeko, hizkuntza-komunitate sendo bat eratzeko balio izan du euskarak. Etorkizunean ere, euskara izango bada, komunitate horrek iraun duelako izango da. Guk iraun dugulako izango da.
Halere, gu izateko jendea behar da, hizkuntza- komunitatea osatu behar da. Ezinbestekoa da euskarak iraun dezakeen komunitate bakarrean, hizkuntza-komunitate horrek duen lur eremu bakarrean, Euskal Herrian, euskara eta hizkuntza-komunitatea indartzea. Eta badakigu hori lortzeko ezinbestekoa dela euskararen berezko lurraldean bizi eta lan egiten dugun guztiok euskara ezagutzea. Are gehiago, ezinbestekoa izateaz gain, eskubidezkoa ere bada, inor bertan biziko bada, euskara ezagutzeko eskubidea izatea. Euskara jakitea eurak aberastea baita, aberastea ezagutzaz, aberastea esperientziaz, aberastea harremanez, bai eta mundu ikuskeraz ere. Ez da justua inori hori ukatzea.

Jakitea ez da nahikoa ordea, hizkuntza harremaetarako, komunikatzeko erabiltzen den neurrian, ezinbestekoa da, hain zuzen, erabiltzeko aukera izatea. Euskaldunok oztopo gabe euskaraz lasai jarduteko lekuak behar ditugu. Euskararen eremuak sortu eta hedatu behar dira. Euskaraz biziko badira, euskaraz biziko bagara, euskaraz biziko bada.

Gaur egun bizi dugun unea, testuinguru ezin aproposagoa da euskararen normalizazioan behar ditugun aldaketak emateko. Gure alde dugu haizea behar dugun jauzia eman ahal izateko eta abagunea probestu behar dugu. Horrela, abenduaren batean guk geure hondar-alea jarri nahi dugu, euskaraz bizi nahi duen multzo handia dagoela erakutsiko dugu. Guztiok batera, lortuko dugu, pertsona bakoitzetik taldera, taldetik, hizkuntza-komunitatera eta hizkuntza komunitatetik herri osora zabalduko den ilusioz eta bizi nahiaz aurrera egitea.


Eman txikimendua www. euskarazbizinahidut.org webgunean

2012-09-12

MATRIKULA ZABALIK


 MATRIKULAZIOA HASI DA!!!



Kaixo, AEKide!

Zer moduz bizi gara? Ziur oporretan hamaika bizipen ezagutu duzula, eta tartean euskaraz bakarrik bizi ahal den esperientzia bat baino gehiago.

Eta gu, udaren ondoren, bizi-bizi gatoz horixe bera eskaintzera: euskara bizia ikasi eta lantzeko aukerarik onena. Zuk ondo dakizunez, gertutasuna, inplikazioa eta eraginkortasuna eskaintzen ditu AEK-k, euskararen ezagutza eguneroko bizitzarekin lotuz: lana, harremanak, kultura … Eskolak euskaltegian, on line ikastaroak, barnetegiak, taldeentzako ikastaroak, titulu homologatuak, mintzapraktikarako taldeak,..

Zure beharrei egokituriko eskaintza aurkituko duzu AEK-n. Baita zure inguruan euskara ikastea nahi duen edonori gomendatzeko moduko aukeraren bat ere.


ONDO BIZI. BIZI EUSKARAZ.

2012-06-29

ATERA EUSKARA EGUZKITARA!

UDA HELDU DA!!!!!

URTEAN ZEHAR EGIN EZ DITUZUN GAUZAK EGITEKO GARAI EZIN HOBEA: ETA ZERGATIK EZ GUREKIN? 

IKASI EUSKARA XARIBARIN.


UDAKO TRINKOAK: UZTAILEAN ETA IRAILEAN

MAILA GUZTIAK - MAILA OFIZIALAK - EGA

ORDUTEGIA: GOIZEKO 9:00ETATK 14:00ETARA

MATRIKULA ZABALIK



EMAN IZENA:

xaribari@aek.org
607625189